top of page

Euskadik gastronomia askotariko eta osoa du. Kritikari gastronomiko asko bat datoz iritzi horrekin eta mundu mailako zenbait sari jasotzeaz batera erakutsi dute hori zenbait jatetxe eta sukaldari euskaldunek.

 

Baina Euskadin ondo jateko ez da beharrezkoa mahai baten aurrean esertzea. Lurralde honetan oso sustraiturik dago poteoaren edo txikiteoaren kultura; tabernaz taberna lagun-taldearekin ibiltzean datza besteak beste ardo edo txakolin basokada txikiak (txikitoak) edanez. Gizarte-erritu hori guztia mokadu txikiak jatearekin oso lotuta doa, pote bakoitza pintxo batez lagundurik joaten baita. Badira urte batzuk gainera ohitura honek indar berezia hartzen hasi zen eta “pintxopotea” delako poteoak sona handia hartu euskal hiri zein herrietan, eta batez ere Bilbon.

 

Pintxoak euskal gastronomiaren benetako bitxiak dira eta azken urteotan honen nortasun-ezaugarri bihurtu direla esan dezakegu. Euskal sukaldaritzako produkturik tipikoenekin eta ohikoenekin eginda daude, eta batzuk sinpleak direla dirudien arren, badira benetako gastronomia artelan itxura lortu duten beste batzuk ere.

 

Azken horri, batez ere, euskal sukaldari gazteek egin diete ekarpena, batez ere goi-mailako sukaldaritza-eskolen emaitza da, gastronomia filosofia berriak direla eta. Tabernetako barrak zapore bikaineko mokaduz estaliz, pintxo tradizionalak sormen abangoardistenekin batera elkarbizitzen dute.

Address: EUSKAL HERRIA

BASQUE CONTRY

Email: pintxorikonenak@mysite.com

 

Certified

Munduko honena

KALITATEA

Approved

B.N.A

© 2023 by EUSKAL GASTRONOMIA. Proudly created with maitasun osoz

Meat

BERTAKOA

  • Facebook App Icon
  • Instagram App Icon
  • Twitter App Icon

¡Tus datos se enviaron con éxito!

bottom of page