Euskal gastronomia, janari onaren erreinua.
Pintxoak, bertako gatza eta piperra.

Pintxoak jateaz gain, Bilbon badago orain dela urte batzuk hasi zen ohitura bat. Ohitura hau pintxo eta tragoaz osatzen da eta “Pintxopote” izena du. Pintxopotea ostalaritza munduan hasi zen ideia bat izan zen, eta bere helburua jendea tabernetara hurbilaraztea da, salneurri ekonomiko batean pintxo eta poteaz disfrutatzeko asmoarekin. Pintxo potea 2003.urtean sortu zen Gasteizen eta ondoren inguruetako hirietara zabaldu zen. Hasi zenean, pintxopotea ostiralean izan ohi zen, baina orain dela urte batzuk ostegunetara pasa zuten, astea arinagoa egiteko asmoarekin. 19:00etatik 23:00tarainoko ordutegia dauka. Pintxopotean elkarrizketatu dugun, Peio Rodriguez gazteak, unibertsitateko ikasleak irtetzen diren eguna osteguna dela eta bere iritziz arrazoi horregatik egiten dela ostegunetan adierazi digu. Hain zuzen ere gure begirada Bilbon jarrita badugu ere, Pintxopotearen ohitura hau Gasteizen hasi zen zihurrenik gazte unibertsitatean dabiltzan gazte asko eta asko egun horretan irtetzen direlako. Badago pintxopoteak eragin dituen zenbait onura, besteak beste ekonomiari begiratzen badiogu, esan beharra dago zenbait taberna pozik daudela, izan ere, kontuan hartzekoa da ostegun normal batean taberna batek izan ohi dituen bezeroak ez direla inolaz ere pintxopoteak ostegunero biltzen dituenak, inondik inora. Hala ere ohitura berri honek badu zer esanik, eta gustatzen zaionik ere bada. Hain zuzen elkarrizketatu dugun “La tapa” tabernako jabea den Fran Dominguez-i ez zaio gehiegi gustatzen ideia hori. Izan ere uste du prezio aldetik “engainu” handi bat dela eta ez du auzoko beste taberna batzuek bezala ekintza honetan parte hartzen.




Pintxopotea hirietako ohitura izatetik, herrietara ere pasatu da. Moda hau Euskal herriko ia herrialde guztietara pasa da, Gipuzkoa eta Bizkaiara batez ere. EITBko webgunean ikus daitekeen bezala, Elgoibar herrian pintxo-pote erotikoa egiteko ohitura dago. Elgoibartarra den Maite Alberdik adierazi duenez “pintxopotea azkenaldian aspertzen ari den kontua da, eta ondo iruditzen zait beste aspektu batzuekin nahastea”. Elgoibarko pintxo pote erotikoaren ideia ere kontsumoa handitzearen asmoarekin sortu zuten Elgoibarko tabernek, eta pintxoeri itxura erotikoa emateaz gain izen erotikoak ere daramatzazte. Pintxopote “oso jendetsua” izan ohi dela azaldu digu Alberdik.
PINTXOPOTEA
=

Tapa edaria eskatzerakoan oparitzen dizuten jaki txiki bat da, baina pintxoa aldiz aparte eskatu behar duzu, eta handiagoak izan ohi dira. Pintxo hotzak orokorrean barra gainean egon ohi dira eta bezeroak borondatez hartu edo zerbitzariari eskatzen dizkio, ondoren ordaindu behar dituela jakinda. Pintxo beroak aldiz zerbitzariari eskatu behar zaizkio bai ala bai, honek ondoren sukaldeari eskatutako pintxoa prestatu edo berotzeko agindua ematen baitie.
Gosegarri hauek normalean, txikito izeneko ardo beltzaz edo zurito izeneko garagardo baso erdiaz lagunduta hartzen dira.
Ohitura hau ez da Espainia osoan gertatzen den kontua. Euskal Herrian, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Burgosen eta Astuariasen ezagutzen dira pintxoak gehienbat.
Jateko era honek hartu duen fama ikaragarria izan da. Geroz eta gehiago dira, bazkaltzeko edo afaltzeko orduan pintxoekin elikatzea aukeratzen duten pertsonak, tabernaz taberna ibiliz.
Ogiaren gainean jartzen diren osagaiak edozein izan daitezke, baina askotan euskal sukaldean gehien erabiltzen direnak dira: arrainak (legatza, bakailaoa, antxoak, gulak…), patata tortilla, piper beteak, kroketak, etab.


