Euskal gastronomia, janari onaren erreinua.
Pintxoak, bertako gatza eta piperra.

Sukaldari profesionala izateko hainbat eskola daude Euskal Herrian. Hasteko Leioako ostalaritza eskola dugu. Gastronomia ikasketak burutzeko Espainiako eskolarik garrantzitsuenetariko bat da. Eskola 1981.urtean zabaldu zen, sukaldarien eskari handiagatik. Zabaldu zutenean Plentzian kokatuta zegoen eta 22 ikaslerekin hasi ziren. 1983.urtean Leioara mugiarazi zuten eskola, eta gaur egun dagoen eskola 2003.urtean berritutakoa da. Euskal Herriko Unibertsitatearen kampusean kokatua dago. 1500 pertsona baino gehiagok ikasi dute bertan, eta gaur egun 500 ikasle inguruk ikasten dute. Erdi maila eta goi mailako zikloak ikasteko aukera dago, sukaldea eta gastronomia, okindegia, sukaldaritza zuzendaritza esaterako. Euskaraz eta gazteleraz ikasteko aukera dago, eta ikasgai batzuk ingelesez burutzeko proiektua martxan dute.





Bigarrenez, Gamarrako ostalaritza eskola daukagu. 1988-an sortutako ikastetxe bat da. Gamarran, Gasteizko Iparraldean kokatuta dagoena. Gure xedea, ostalaritza arloak dituen prestakuntza beharrak asetzea da, ikasleriari etengabeko aldaketan murgildurik dagoen gizarteak dituen beharretara eraginkortasunez egokitzera ahalbidetzen duen kalitatezko prestakuntza eskainiz. Gamarra ostalaritza eskolak, titulu ofizialak ematen ditu, askotan bakarrak, administrazioarengandik onartuak, eta ezinbestekoak lan eskaintza publikoetan parte hartu al izateko. Gainera, matrikulazioa dohainekoa da, Eusko Jaurlaritzaren mendeko ikastetxe publikoa izanik. Sukaldaritza eta gastronomiako erdi mailako zikloa, jatetxe arloko zerbitzuak erdi mailako zikloa eta Sukalde-zuzendaritza goi mailako zikloa ikasteko aukera dago.
Hirugarrenez, Luis Irizar Sukaldaritza Eskola dago. Luis Irizar sukaldari handiak sortutako ostalaritza eskola pribatuak 1992-1993 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea sukaldaritzako profesional onei heziketa emateko eta gastronomiaren arloan belaunaldi aldaketa eragiteko. Ezagutza teorikoak eta praktikoak errotu nahi ditu. Eskolako arduradunentzat urrats garrantzitsua da ikasleei lanbidearen benetako izaera erakustea. Horretarako, ikasketekin hastearekin batera, ikasleek praktikak egiten dituzte sektoreko enpresetan.
Eskolak izaera pribatua du, eta egun "Sukaldeko Teknikari Profesionala" izateko 2 urteko ziklo bat eskaintzen du. Ikasketak amaitzean, Eskolako Diploma jasotzen dute ikasleek. Gainera, uztailean eta abuztuan sukaldaritza ikastaroak egiteko aukera eskaintzen zaie profesionalei eta bestetik gabe sukaldaritzarako zaletasuna dutenei. Gaiak astero aldatzen dira. Hasi-berrientzako ikastaroak eta parte-hartzaileen nahietara egokitutako ikastaroak ere badaude.
Eta aipatu gabe utzi ezin daitekeen Euskal Herriko eskolarik garrantzitsuena: Basque Culinary Center. 2009an, Basque Culinary Center Fundazioa sortu zen, Mondragon Unibertsitateari, euskal sukaldariei eta herri-erakundeei esker. Basque Culinary Centerren helburuetako bat sukaldaritzak etorkizunean berrikuntza gune izaten jarraitzea da. Horretarako, besteak beste, goi-mailako ikasketak burutzeko aukera ematen du eta profesional gaituak prestatuko ditu. Bertan patronatutako hainbat sukaldari ezagunekin egiten dute lan bertako ikasleak: Juan MarÃa Arzak, Karlos Arguiñano, Pedro Subijana, Eneko Atxa, MartÃn Berasategui, Hilario Arbelaitz eta Andoni Luis Aduriz-ekin hain zuzen ere.
Ostalaritza eta gastronomia eskolak
=
