top of page

TXAPELKETA  eta  AZOKAK

 

 

Bilbon pintxoak duten fama ona ikusita, Bilboko hainbat elkartek pintxo lehiaketak eta azokak antolatzen dituzte. Pintxo lehiaketeri dagokionez, “Bilbao Bizkaia pintxo lehiaketa” da ezagunena. Dagoeneko 16. edizioan daude eta Bilbao Bizkaia be basque elkarteak antolatzen du.  Bilbon dagoen pintxoenganako pasioa azpimarratzen dute beraien webgunean eta horregatik antolatzen hasi zirela azaltzen dute. 100 tabernek hartzen dute parte eta hauetako bakoitzak pintxo bat aurkezten du pintxo lehiaketara.  Epaimahaiak bere botoa emateaz gain, jendeak ere badauaka botazioan parte hartzeko aukera, pintxoa probatu ostean papeleta txuri batean 0tik 10erako boto bat emanez.  Derrigorrez 1,50€ko prezioa eduki behar du lehiaketako egunetan pintxoak. Fran Dominguezek, Deustuko La tapa tabernaren jabeak adierazi duenez “aspertu naiz horrelako lehiaketez, betidanik parte hartu baitut”. Tabernako bezero batek “izugarrizko konpetentzia” egoten dela adierazi du gainera, kalitateak gora egin duela.

 

Azokeri dagokionez aipatzekoa da Barakaldoko BECean (Bilbao Exhibition Centre) egiten den pintxo azoka. Azaroaren lehenengo asteetan izan ohi da eta dagoeneko urten laugarren edizioa ospatu da. 25 bat tabernak hartzen dute parte 70 pintxo baino gehiago eskainiz. Pintxo, edari eta giro ezinhobea egoteaz gain, hainbat ekintzaz osatutako egitarau aberatsa egoten da, Athletico jokalariekin harremana edukitzeko aukera esaterako.

 

Address: EUSKAL HERRIA

BASQUE CONTRY

Email: pintxorikonenak@mysite.com

 

Certified

Munduko honena

KALITATEA

Approved

B.N.A

© 2023 by EUSKAL GASTRONOMIA. Proudly created with maitasun osoz

Meat

BERTAKOA

  • Facebook App Icon
  • Instagram App Icon
  • Twitter App Icon

¡Tus datos se enviaron con éxito!

bottom of page