Euskal gastronomia, janari onaren erreinua.
Pintxoak, bertako gatza eta piperra.

BILBOKO ZONALDEAK
Zazpi kaletako mokaduak
Ledesma
Poza
Diputazioa
Orain dela 700 urte baino gehiago, Bilbo hiribilduaren sorkuntza Zazpikaleetan kokatua egon zen. Bertan erlijio eta giza eraikin bikain ikusgarriak daude. Hauez gain, turismoa egiten duzun bitartean, gose eta egarria asetzeko ostalaritza lekuak ere badaude. Hiriko pintxo-ibilbide ukaezinen parte direlarik, 200 ezarpen baino gehiago dago. Ez dago alde bakarrik, baizik eta eremu askotan biltzen dira: Plaza Barria, Andra Mari, Somera, Unamuno, Jardines, kantoiak...
Gauzarik garrantzitsuena, publiko desberdinei proposamen desberdinak eskaintzea da: tradizioa eta modernitatea eta beraiek guzti horrekin bat egiten dute.
Kale Nagusiarekiko paralelo dagoen kaletxo honetan, merkataritza eta kultur guneetatik hurbiltasuna adierazten duen pintxo-ibilbiderik onena egin dezakezu. Oinezko bidea denez, bertako tabernetan bisitariek, geldiuneak egiten dituzte eta bertako terrazetan, eguneko edozein ordutan, klasikoak diren mokaduak (urdaiazpikoa eta tortilla) eta berriagoak direnak har ditzakete. Astean zeharreko egunetan aurki dezakegun giroa profesionalena da baina ostiraletik aurrera, kalea guraso eta seme-alabez betetzen da.
Poza kale luzetik zehar ibiltzeko, bilbotar eta bisitarientzat, urteko edozein egun da aproposa, baina Athleticen partiduak hasi aurretik, arratsaldeko lehen orduetan ikusten dugu jendetzarik handiena. Diputazioaren eraikinetik hasita, hiriaren erdigunea zeharkatuz eta San Mames berriko futbol-zelairaino pintxo-ibilbidea dugu. Bertako giroa desberdina da eta pintxoak dastatzeaz gozatu arren, bertan betiko bilbotarren eta futbol zaleen sentimenduak ezagutzeko lekua duzu. Poza kaleko abantaila, espaloia eta tabernaren irteerak bat egiten dutela da.
Hiriko merkataritza ardatz nagusiaren (Kale Nagusia) paraleloa den Ledesma kaleak, indarrak hartu eta mokaduak hartzeko pilo bat taberna eta leku ditu, hauetariko asko bisitariak elikatzeko gaian eskarmentu handia dutenak. Bere geografi kokapena kontutan hartuta, eta museo, merkataritza kale edo hiriko antzinako guneetatik hurbil daudenez, bisita-gune ezinbestekotzat hartzen da. Gainera oinezko bidea denez, bisita bermatuta dago eta bazkal orduan eta arratsaldeko azken orduetan, inguruan lan egiten duten pertsonez betetzen da, zertxobait hartzera jeisten direlarik.




KOLORE ETA GUSTU GUZTIAK...



Guggenheim gunea
Abandoibarra hiri-gune berriak dituen erakargarritasuneri esker, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetatik joatea ezinbestekotzat hartzen dugu. Bizilekuz betetako gune hau, aldatzen eta egokitzen joan da, bilbotar tradizioak gorde izan dituzten guneak erakargarri izatera heldu baitira. Hala ere , garrantzitsuena hau da, Zabalguneko kaleek (Heros, Lersundi, Iparrag uirre, Henao, Mazarredo, Máximo Aguirre…) eskaintzen dizkiguten pintxo-tabernak, mokadu txikiak dastatzeko eta arte honetaz gozatzeko aukera ematen dute.
Deustu
Itsasadarrak, hiritik banantzen du auzo hau. Hirigunetik kanpo egon arren, zubi batzuetatik bertara hurbil daiteke, eta hau dela eta, Deustu bizileku auzoa hirigunearen luzapena da. Bere biztanleek, “tomateroak” deritzogunak, pintxoenganako zaletasun itzela agertu dute betidanik, eta gehienbat, beste batzuen artean, Lehendakari Agirre, Madariaga, Blas de Otero edo Ribera de Botica Vieja kaleetara, dastatzera hurbiltzen dira. Era askotako jendea hurbiltzen da, bestelako giroa sortuz.
Kale txikia da baina tabernaz betea. Maisu bati zuzenduta dagoen kale honek arrakasta handia du, Kale Nagusitik, Indautxu plazatik eta Alhondiga Bilbaotik oso hurbil baitago. Hiriko giro desberdinak kale honetan elkartzen dira. Kale honetako tabernetako barrak hiriko ugarienetakoak dira, bertan, tradizioa eta berriztatzaileak diren guneak aurkitu daitezkeelarik. Edozein ordutan giro ona dago baina gehien bat, lagun taldeez osatuta dauden taldeak dira bertara joaten direnak.
García Rivero

