Euskal gastronomia, janari onaren erreinua.
Pintxoak, bertako gatza eta piperra.

PINTXOAK Bilbon
=
Bilbotarrek, beste euskaldunekin batera, bere bizitzan, elkartuta doazen bi grina agertzen dituzte: gastronomia eta adiskidetasuna. Gastronomia praktikan jartzeko, hiria, aldez aurretiko zitarik eta planik gabe zerbait dastatzeko bilgunea bihurtzen da. Lagun talde askok, aldez aurretik ezer esan gabe, badakite, egunero, ordu zehatzetan ezagunen bat aurkitu dutela etxeko azpiko tabernan zerbait harzen edo seguruenik pintxoren bat jaten.
Hiriko gune bakoitzak, bere bezeroak ditu, bilbotar bakoitzak, bere lagunak eta gune bakoitzak bere pintxoak. Eta hau beti izan da horrela. Nor ez da taberna zehatz batera gerturatu, gogoko duen pintxoa jatera?
Pintxoen kontu honek ordea, ez ditu tabernen bizilagunak bakarrik asetzen. Bilbo bisitatzera etortzen diren turistak ere txundituta geratzen dira aurkitzen dituzten pintxoekin eta ikusi bezain pronto dastatzen dituzte. Fran Dominguezek esan digu Euskadira eta batez ere Bilbora datorren turisten %70 gastronomiagatik datorrela uste duela.
Horrez gain, Euskal gastronomia eta euskal sukaldaritza berria orokorrean fama ikaragarria hartzen ari dira eta esparru horietan pintxoek daukaten papela aipatu behar da. Baina pintxoak ere aldaketak jasaten ari direla argi dago. Nerea Ibarluzea, pintxopotean zebilen gazteak, beldur dela adierazi digu “azken urteetan pintxoak aldatzen daude eta kanpotik ederragoak bai, baina kantitate gutxiago dutenez, euskal gastronomiaren fama gal daiteke”. Ekonomiari dagokionez ere, pintxoen kontuengatik taberna asko eta askok aurrera jarraitzeko baliabideak dituzte.





GASTRONOMIA eta ADISKIDETASUNA UZTARTZEKO PAREGABEA!
Baina gaia ez da pintxoak jatearekin amaitzen esan bezala, eta lehiaketa eta pintxo azokez gain, “rutas de pintxos” izenekoak ere badira beste atalean aipatutako Bilboko zonaldeetan.
Izan ere pintxoak jatearen ohitura hau gustu eta batez ere maila ekonomiko ezberdinetara moldatzen den ohitura da. Aipatzekoa da adibidez www.todopintxos.com web orrialdeak eskeintzen dituen pintxo-ibilbideak. “Bueno, bonito, barato” ibilbidetik hasita, zein Bilboko erdigune eta alde-zaharraren barnean sartzen zaituen, eta prezio eta kalitatearen arteko oreka mantentzen den; eta aho zorrotz zein diruzorro zabalak dituztenentzako egindako “Ruta de luxe” delakoan amaituz, zeinek Gros eta alde zaharreko tabernak biltzen dituen.
